Loiolako Erribera pasealekua
Loiolako Erribera pasealekua Gipuzkoako Donostia hiriburuko pasealeku bat da. Loiolako Erriberak auzoan dago eta Urumea ibaiaren bazterretik doa. Bizkaia pasealekuan hasi, Donostiako Realaren zubiaren parean, eta hainbat adar ezberdinetan amaitzen da: lehena Loiolako biribilgunean, bigarrena AP-8 autobidearen sarbide eta irtenbidetan, eta hirugarrena berriz, AP-8 autobidearen biaduktu azpiko biribilgune batean Egia kalea eta Aralar Mendiaren kalearekin elkartzen da.
Read article